LGTBfobiaren aurkako eguneko jarduerak eta maiatzeko gainontzekoak
Maiatzaren 17ko ospakizunaren inguruan GENEROAK MUGA-MUGAN zinema-erakustaldia antolatu dugu hilaren 14 eta 19rako, Luis de Ajuria aretoan. Kartelean ageri diren film dokumental eta laburrak ikusiko ditugu, solasaldiek lagunduta.
LGTBfobiaren aurkako egunean bertan, maiatzaren 17an, goizeko 11:00etan, KOMIKI EMAKUMEAK, UMOREZKO MARRAZKIGILE erakusketa paratuko dugu Herrandarren kalean dagoen Adinekoentzako Zentro Soziokulturalean. Bertan izango da maiatza amaitu artean, eta ondoren beste zentro soziokulturaletan ere ipiniko dugu.
Gay gizonezkoak maiatzaren 12an, asteazkenarekin, bilduko dira.
Familia homoparentalen taldeak, maiatzaren 18an, asteartearekin, egingo du batzarra.
Maiatzeko azken asteburuan (hilak 28, 29 eta 30) Urbasako txangoak egingo ditugu, COGAM elkarteak Marisa eta Joserrarekin batera antolatuta.