2010eko martxoak 18, 19, 20 eta 21
ANTOLATZAILEAK: Marisol eta Alazne, Ana Gomezen ezin eskertuzko laguntzarekin.
ZAILTASUNA: Erdi / behe mailakoa.
PLAZA MUGATUAK: 20 Madrilgoendako eta 10 arabarrondako. Gasteizko plaza guztiak betetzen ez badira, Madrilgoek bete ahalko dituzte.
IBILBIDEAK ZEHATZ, BANAN-BANAN.
- Martxoak 19, ostirala.
Luzera: 14 km
Zailtasuna: erdi-mailakoa
Desnibela: 650m
Uzturre mendira (730 m) igoko gara, Iruratik edo Izaskundik, aurreko txangoa nondik egiten dugun. Arratsaldean Tolosan amaituko dugu.
- Martxoak 20, larunbata
Luzera: 18 km
Zailtasuna: behe mailakoa
Itzulingurua egingo dugu Adunako aterpetxetik abiatuta, Zarateko bentara, eta gero Zizurkildik buelta.
- Martxoak 21, igandea.
Artean ez dugu zehaztu zer ibilbide egin. Osteratxoren bat egin genezake, edo bestela palan aritu. Hartarako, ekarri itzazue palak.
OSTATUA:
Uztartza Aterpean. Herriko Plaza 7, Aduna (Gipuzkoa). Tel.: 943 69 34 81
Prezioa 71 eurotan zehaztuta dago honakoetarako: afariak, gosariak eta gaualdiak. Ekarri itzazue izarak edo lozakua osterantzean. Bertan badituzte manatak.
Osteguneko afaria prezioan sartuta dago. Ezin bazarete 21:30etarako iritsi, izena ematen duzuenean, mesedez, ohartarazi egiguzue.
Eraman beharrekoak:
Mendiko arropa eta oinetakoak, urontzia, janari gozoa, ardoa (nahi izatekotan...), berokiak, euritarako arropa aproposak, azpantarrak (edo zangozorroak, lokatzetarako), hotzetatik babesteko gaiak...
OHARRAK:
Sagardotegira joko dugu larunbatean, Adunan bertan, ibilgailurik zertan erabili izan ez dezagun. Aburuza du izena. Sagardotegiko menua honakoa izango da, ezinbestean: bakailao-tortilla, bakailao-zatiak piperrekin, eta txuletoia. Gazta, sagar-dultzea, eta intxaurrak. Sagardoaren ordez, ura edo ardoa hartu liteke. Afalostean, ondoko pubera jo genezake gorputzok dantzan astindu, eta gaualdia luzatzeko asmoz. Sagardotegiko gutxi gorabeherako prezioa 30 eurokoa da; zenbat txuleta jateko kapazak garen, ba atera kontuak.
Kanpoan bazkalduko dugunez, zer edan eta zer jan ekarri behar du norberak.
IZENA EMATEKO EPEA ETA BIDEA:
Otsailaren 2tik (asteartea) 12a (ostirala) artean, Énfasisen lokalera etorriz, edo bertako telefonora (945 25 70 77) deituz.