2009-11-23

Proyección de la película Ander: Organiza el Ayuntamiento de Zigoitia



Hurrengo ostegunean, azaroak 26, gaueko 9etan, Ondategiko Zentro Soziokulturaleko zineklubean "Ander" filma ikusi ahal izango da.

Euskaraz eta gaztelaniaz filmatutako film honetan, amarekin eta arrebarekin familiaren baserrian bizi da berrogeitaka urteko baserritar protagonista, Ander izenekoa. Halako batean, lan-istripua izanda, Peruko etorkin bat kontratatu behar izan du; Jose izenekoa, baserriko lanak egin diezazkion. Joseren etorrerak etxeko bizimodua aldarazi ez ezik, senitartekoen hartu-emanak eta Anderren bizitza ere aldatu ditu. Izan ere, ustekabean, Joserenganako sentipenak nabaritu ditu, horrek barne-gatazka bizia ekarriz.


Honako jarduera Zigoitiko Udalak antolatu du, bere kultur egitarauaren barruan. Filmaren jatorrizko bertsioa erakutsiko da, gaztelaniazko azpidatziekin.


Argibide gehiago dituzue filmaren webgunean.


Si queréis más información podéis consultarlo en ésta página del Ayuntamiento de Zigoitia